Guatemala, 2017-04-19
Guatemalako herri txiki bateko osasun etxe batentzat materiala erosteko 3.500 € behar dauz Mendicus Mundi Bizkaia GKEak. Guatemalako Quetzaltenango departamenduan El Reposo izeneko herria dago. Herri horretan 3.709 pertsona bizi dira eta gitxieneko osasun arreta ez daukie bermatuta. Osasun material falta handia daukie. Rakel Calvo, Medicus Mundiko ordezkariak datua zehatzagoak emon deuskuz. 3.500 euroak batzeko asmoz crowfounding-a edo finantziazino kolektiboan oinarritutako diru-bilketea martxan jarri dabe. 40 eguneko epean diru kopuru hori lortzeko bide bi jarri dabez martxan. Rakel Calvo Medicus Mundiko ordezkariagaz berba egin dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa