Euskadi, 2021-11-22
Euskadin intzidentzia metatua une honetan 284koa dala esan deusku Osasun sailburuak. Umeen artean (6-11 urte) eta batez be euren gurasoen artean (30-39 urte) intzidentziak goruntz jarraitzen dauela adierazo dau Sagarduik. Hori dala eta asteon Europako Botiken Agentziak hartuko dauen erabagiaren zain dagozala esan dau.
Txertoaren hirugarren dosia hartzen hurrengoak 60 urtetik gorakoak izan leitekez, Sanchezen gobernuak horretaz azkeneko erabagia hartu behar dau hondino. Sagardui sailburuak baieztau dau Eusko Jaurlaritzak hirugarren dosiaren txertaketeagaz aurrera jarraitzeko behar beste dosi daukazala astegoienean Vocento taldeko egunkari batek inoana guzurtatuz.
Elkarrekin-Podemosek aurrekontuen negoziazinoan pandemian lanean aritu diran Osakidetzako 4 mila behargin barriro be kontratatzea proposatu dau. Lau mila horreek kontratatzea desideratum bat dala esan deusku Gotzone Sagarduik.
Durangoko Azokaz galdetuta esan dau Landakogunean jana eta edana egon ez arren jende pilaketa handiak egoten dirala eta Kultura saila badabilela Gerediaga Alkarteagaz hartuemonetan Durangoko Azoka egiteko aukera posibleak aztertzen.
Covid pasaportez, HIPRA txertoaren probez etabar luezeaz berba egin dogu EJko Osasun sailbururagaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa