Bilbo, 2012-01-17
Hil ostean gure gorpua ikasteko erabili leikie. Horixe da EHUko medikuntza fakultadean egiten dabena. Gorpuak ikasitakoa praktikatzeko erabilten dabez. Horretarako beharrezkoa da gorpuak donazinoan iztea.
Anjel Bidaurrazaga EHUko medikuntza fakultadeko irakasleak Lau Haizetara saioan azaldu deuskunez, gero eta gehiago dira hil ostean euren gorpua zientziaren esku izten dabenak. EHUko medikuntza fakultadean 50 bat jasoten dabez urtero. Horrez gain, 2.000 pertsona inguruk dagoeneko adierazo dabe euren gorpua beste batzuk ikasteko itzi gura dabela. Gaur egun, leku faltearen ondorioz, ezin dabe eskari gehiago jaso. Urte bete inguru itxaroteko esan deuskue medikuntza fakultadetik.
Ikasleek bi urte inguru egiten dabez praktikak gorpuekaz. Gero erraustu egiten dabez eta familiari emon edo unibersidadean egiten daben ekitaldi berezi baten campusean bertan lurperatzen dabez, Bizitzaren Basoa izenekoan.
Donazinoa egiteko beharrezkoa da norberak baimena emotea. Gaisotasun kutsakorrak daukiezanen gorpuak edo organoak donau dabezanenak ez dabez hartzen. Orokorrean Euskal Autonomia Erkidegoa maila onean dago eta gorpuen donazino kopuru ona dauka. Hori dala eta pozik dagoz arduradunak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa