Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kulturea

Gorka Urbizu: "Biharkoa kontzertu gogoangarria izango da"

Barakaldo, 2018-03-16

Hamar mila zale baino gehiago batuko dira Berritxarrak musika taldeak zapatuan BECen eskeiniko dauen kontzertuan. 25 mila soinu batio, 2 pantaila erraldoi, 3 trailer, 150 argi-aparailu baino gehiago prest egongo dira. BECen kontzertua egitea erabagi zanean Berritxarrak-ekoek 4 mila edo 5 mila pertsona batzea aurreikusten eben. Asteak joan ahala sarreren salmentak harritu egin dauz eta biharkoa euskeraz eskeinitako musika kontzertuen historian mugarria izango da zalantza barik. Zelanda Barrian taldearen 1.000garren kontzertua eskaini barritan, Gorka Urbizuk Berritxarrakeko abeslariak esan dau zapatukoa gau gogoangarria izango dala. BECeko ateak arratsaldeko 20:30etan irekiko dabez eta antolakuntzatik zaletuei aurretiaz joateko aholkatu deutsie. Berri Txarrak-en aurretik Babbon Show talde suediarrak zuzeneko emonaldi bat eskeiniko dau.

Berri Txarrak

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia