Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak:

Goienean, oso sendo

Bilbo, 2015-11-18

Zamudiok goienean hasi dau denporaldia. Lehenengo dago, oso sendo, eta 4 puntuko tartea egin dau bigarrenagaz, Balmasedagaz. Andoitz Galdos jokalariak Atetik saioan esan deuskunez, dana doa ondo. Eta talde oso indartsua daukiela onartu dau. Getxori irabazita dagoz Zamudioztarrak (1-0). Datorren jardunaldian, Santutxura joan behar dabe. Jon Garai 'Tuto' Balmasedako jokalaria da. Tutok onartu dau zamudioztarrena dala mailako talderik sendoena. Balmasedak, barriz, azken partiduetan indarra galdu dau. Durangon, 1-0 jausi dira Culturalaren aurka. Datorren jardunaldian Pasaia hartuko dabe Balugan. Aitor Ramos Arenasko jokalariagaz hasi dogu saioa. Arenas sailkapenaren erdian dago. Azken partiduetan ezin dau irabazi. Ramosek onartu dau akatsak zuzendu beharko dituela garaipenak eskuratzeko. Lehenengo aukerea, Toledoren aurka izango da. Gobelan.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia