Bilbo, 2018-06-04
Deustuko unibersidadeko politologoak azaldu deuskunez, Pedro Sanchezegaz estiloa aldatuko da eta jarrera politikoago bat erakutsiko dau.
Hurrengo hauteskundeetara begira, sozialisten helburua emoitzak hobetzea izango dala esan dau Felix Arrietak. 2019Ko udal eta foru hauteskundeen aurretik ez dauela hauteskunderik deituko uste dau Arrietak.
Zentsura mozinoa babestu daben alderdiekaz etenbako alkarrizketea euki beharko dau Sanchezek eta Arrietaren ustetan ez dau ekimen legegile asko egingo.
Pedro Sanchezek osotuko dauan gobernuaren inguruan politikoagoa izan beharko litzatekeela uste dau Felix Arrietak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa