Bizkaia, 2013-03-06
66 ikaslek gainditu eben gidabaimena ateratzeko azterketa teorikoa kanpainea sustatu eben herrietan. Bizkaian, barriz, ehundik gora lagunek egin eben azterketa euskaraz aurreko ekitaldian. Gidabaimena euskaraz kanpaina 2010az geroztik lantzen da Bizkaiko hainbat udalerritan, besteak beste, Getxon, Erandion eta Uribe Kostako Mankomunitateko udaletan, herriotako autoeskolen laguntzaz. Kanpaina abian jarri zan urtean, 25 bat ikaslek egin eben azterketea euskaraz Bizkaian; 2011n, 60 ikaslek baino gehiagok gainditu eben euskarazko proba; eta 2012an, barriz, 100 ikaslek baino gehiagok egin eben azterketea, haretako 66k herri sustatzaileetan.
Gainera gidabaimena euskaraz ateratzeak saria dauka
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa