Euskal Herria, 2022-06-22
Getxon hasi eta Iruñean amaituko da aurten. 42 bertsolari, 14 gai jartzaile eta 21 epaile izango dira txapelketa nagusian. Bost urtera dator oraingoan, bizi izandako pandemiaren eraginez. Bertsolariak gogoz dagozala esan dabe antolatzaileek. Hiru fase izango dira.Lehenengoan 36 bertsolarik hartuko dabe parte eta sei saio izango dira guztira. Bigarren fasean zazpi saio izango dira eta honeetariko bakotxaren irabazlea finalera igaroko da. Finalean, Maialen Lujanbio azken txapelduna izango da eurekaz batera. Nafarroa Arenan 13 mila lagunentzako lekua dago. Sarrerak bihar jarriko dira salgai eta bazkideek abantailak izango dabez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa