Bilbo, 2012-07-27
San Frantzisko, Bilbao Zaharra eta Zabalako Merkatarien Elkarteak eta BilbaoCentrok, Bilboko Udalagaz, Bilboko Konpartsekaz eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteagaz bat egin dabe, herritarrak mota guztietako indarkeria matxisten aurka sentsibilizatzeko, eta eraso sexistarik bako Aste Nagusi bat aldarrikatzeko. Herritarren artean 10.000 txartel banatuko dira, larrialdietako telefonoekaz. Zazpi Kaleetako, San Frantziskoko, Bilbao Zaharreko, Zabalako eta BilbaoCentroko tabernek, banatuko dabezen 1.600.000 ahozapie esker, informazino-puntu bilakatuko dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa