Gernika , 2012-09-30
‘Emarock. Iragana, oraina eta geroa’ izeneko erakusketeak emakumeek musikan izan daben eragina eta ibilbidea errepasatzen dau. Irailean Gernikako Elai-Alai aretoan egon da ikusgai. Saioa Cabañas antolatzaileak azaldu deuskunez, emakumeei protagonismoa emon gura deutsen erakusketea da.
Erakusketea argazkiek eta dokumental batek osotzen dabe.
Erakusketea osotzen daben 184 argazkiak orain interneten be ipini gura dabez. Horregaitik web orrialdea osotzen dabilz eta urtea amaitu orduko lana amaituta euki gura dabe.
Argazkietan belaunaldi desbardinetako emakumeak dagoz. Maurizia, Amaia Zubiria, Maddi Oihenart edo eta Zea Mayseko Aiora Renteria.
Erakusketea eta dokumentala ikusita musika munduan emakumeek izan daben eboluzinoa ikusi daitekela be azaldu deusku Saioa Cabañasek.
Gernikako erakusketea gaur amaitzen da. Datorren barikutik aurrera Ordiziako Barrena kultur etxean egongo da ikusgai. Urriaren 19ra bitartean egongo da bertan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa