Gernika , 2012-04-25
Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena eukiko dogu bihar gogoan Lau Haizetara saioan
1937ko apirilaren 26an nazien kondor leginoak sarraskia eragin eban Gernikan. 75 urte pasau dira ordutik eta Gernikan ekitaldi asko antolatu dabe. Besteak beste Gernika sariak jasoko dabez bihar Lokarrik, Roman Herzog Alemaniako presidente izandakoak eta Gernika Gogoratuz bakearen aldeko ikerketa zentroak. Sarituak Lau Haizetara saioan eukiko doguz bihar. Euskal Herria museotik saio berezia egingo dogu.
Eta gonbidatu gehiago be eukiko dogu. Bakearen museoko ordezkariak, herritarrak, Bernardo Atxaga idazlea… Eta zelan ez bonbardaketea zuzenean bizi ebenak. Askoren oroitzapenean dago zoritxarreko egun hori. Batzuen kontakizuna bihar entzungo dogu Lau Haizetara saio berezian. Euskal Herria museotik egingo dogu 11etatik 13etara bitartean.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa