Gernika, 2020-11-25
Gernikak ezin hobeto ekin deutso denboraldiari. Oscar Valesek zuzentzen dauen taldeak hamasei puntu eskuratu ditu lehen sei jardunaldietan, bost partidu irabazi eta bat bardinduta. Hasiera bikain honek konfiantza handia emon deutso taldeari. Lander Torrealdai, taldeko kapitainak dino, ahalik eta puntu gehien pilatzen ahaleginduko dirala txapelketaren lehenengo fasean, puntu horreek baliagarriak dira-eta bigarren faseko igoera ligarako.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa