Euskal Herria, 2022-03-31
"Lima" izeneko elabarria kaleratu dau Azpeitiko idazleak. Elkar argitaletxearen Taupakak bildumako 62. lana da. Orain arte, genero baltzean aritu da Gorrotxategi. DBHko irakaslea da eta gaztetxoakaz daukan harremana aprobetxatuz, eurengan pentsauta idatzi dau bere laugarren elaberria. Lili Maruri da Lima. Munduko neskarik zorigaiztokoena dala uste dau. Misterioa, abentura, umorea eta mitologia aipatu daitekez lan honen ganean berba egiterakoan. Liburua, Tanyari eskeini deutso Gorrotxategik, 2017tik etxean hartzen daben Ukrainako neskatoari.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa