Bilbo, 2016-02-18
Euskal Editoreen Elkarteak irakurketa sustatzeko kanpaina berezia abian ipini dau. DBH Bigarren mailako ikasleei zuzenduta dago eta Euskal Herri osoko ikastetxeetara egin dabe deialdia. Airakurri izenagaz zabaldu dabe kanpainea eta gaztetxoek irakurten dabezan liburuen kritika eta iruzkinak egin eta sareratu behar dabez. Airakurri kanpaineak gainera bere webgune propioa dauka, bertan ekimenaren informazinoa bateaz aparte, gaztetxoeen ekarpenak jasoteko. Ana Urrestarazu Euskal Editoreen Elkarteko ordezkariak emon deuskuz kanpainari buruzko azalpenak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa