Euskal Herria , 2021-01-14
Eusko Ikaskuntzak eta Euskadiko eta Nafarroako Gazteria Kontseiluek sortutako ekimena da Gazte Agora. Azken urte bietan, hiru saio egin dabez eta danetara 60 bat gaztek parte hartu dabe dinamikan. Ongizate materiala, hezkuntza, hizkuntza eta gobernantza ardatzen ganean aritu dira gogoeta egiten eta asteon aurkeztu dabe Euskal Herriko gazteriak egungo egoerearen inguruan egiten dauan diagnostikoa. Aurrera begira, mugaz gaindiko foro bat egiteko asmoa daukie udabarrian.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa