Gatika, 2020-07-29
Gatika eta Bordele itsaspetik lotuko dauzen interkonexino elektrikoaren trazaduran jarduera sismiko gehiago igerri dabez. Ekologistak Martxanek eta Interkonexino Elektrikorik EZ plataformak dinoenez Frantziako kostaldean uztailaren 10ean hiru sismo nabaritu ebezan. Intensidade txikiko mogimenduak izan arren berez egonkorra dan zonalde baten gertatu ziran. Isusko Alboniga Interkonexino Elektrikorik EZ plataformako kideak horren barri emon deusku. Red Eléctrica Española-k sortu gura dauan sare eletrikoak ingurumenean euki leiken eraginari buruzko txostena prestetan dabilz. Antza Capbretongo itsaspeko arroilan arazoak topau dabez urpeko lurra ezegonkorra ei da eta Gatikan lur zundaketak be egin dabezala esan deusku Isusko Albonigak. Megaproiektu honen ondorioz Laukiz eta Gatika arteko errepidean dagoan azpiestazino elektrikoa asko handituko dala be autortu deusku Interkonexino Elektrikorik EZ plataformako kideak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa