Lekeitio , 2019-08-12
Bihar 09:00etan hasi eta barikura bitartean, goizez, Atabaka kultur alkarteko kideak, Aranzadi Zientzia alkarteko kideak eta boluntarioak Garraitz uhartean ibiliko dira beharrean. Aurtengo indusketen helburua, baseliza/konbentuaren eremua izango da. Uste da toki horretan lazareto bat egoala eta bertan zezeilean egindako indusketetan XIV.mendeko txanpon bat aurkitu eben. Atabaka kultur alkarteak Garraitz 25 proiektua 2015ean ipini eban abian eta egitasmo honen barruan dagoz aitatutako indusketa lanok.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa