Euskal Herria, 2021-09-17
LAB sindikatuko idazkari nagusiaren eretxian, egoera ekonomiko eta sozialaren inguruan atzo Iñigo Urkulluk Legebiltzarraren Politika Orokorreko Osoko Bilkuran esandakoa baikorregia izan zan. Aranburuk azpimarratu dau langileen artean prekariedadea eta pobrezia egoerak areagotzen doazala. Estatus politikoaren inguruan, LAB sindikatuko idazkari nagusiak argitasun gehiago eskatu deutso Lehendakariari. Soldata minimoari, ERTE-ei edota energia sektoreari buruz be egin dogu berba Garbiñe Aranburugaz, eta huelga orokorrerako arrazoiak egon badagozala berretsi deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa