Mozanbique, 2019-03-28
IDAI zikloiak sortutako ekaitz tropikalak Afrika hego-ekialdea astindu dau azkanengo egunotan. Nazino Batuen Erakundearen arabera, Idai-k klima hondamendi bat eragin dau Zimbabwen, Malawin eta Mozambiken. UNICEF erakundeak emondako datuak dira honakoak: Idai-k 1,7 milioi personari kalte egin deutso aitatutako hiru herrialde horreetan. Kaltetutakoen erdia umeak dira eta batzuk euren gurasoak galdu dabez.
Hildakoen inguruan, azkanengo datuen arabera, ia 700 persona hil dira Afrika hego-ekialdean Idai-k eraginda. Unicef Euskadiko Garazi Barriusok datu gehiago emon deuskuz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa