Galdames, 2013-12-24
Giro bikaina egon da gaur Galdameseko gabon gabeko ogi azokan. Bizkaia osoko 30 produktorek euren ogiak, erroskilak, euskal pastelak eta tartak euki dabez salgai. Enkarterriko ogi tipikoa gari urunez egindakoa da, borobila eta 5 puntakoa. Beste itxura desbardineko ogi piloa be egon da Galdameseko udaletxearen aurrean egon diran 30 saltokietan. Teresa Petralanda, Orozkoko ogigilea bertan egon da. Larrabetzuko Sarrikola okindegitik Unai Martinezek be generoa eroan dau Galdameseko azokara.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa