Zaldibar, 2021-02-05
Bihar Zaldibarko zabortegian lur jausia gertatu zanetik lehenengo urteurrena beteko da. Behargin bi zaborren harrapauta lotu ziran, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran eta oraindik Beltranen bila jarraitzen dabe. Administrazinotik auzi honetan jasotako erantzuna eskasa izan da Zaldibar Argitu plataformaren eretxian. Plataforma hontako kidea dan Gaizka Zabarte izan dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan eta erantzukizun politikoak eta penalak eskatzen dabezala adierazo deusku.
Verter-Recycling enpresako kudeatzaileen kontrako auzi judizialean epaiketea izango da eta une honetan sumarioa lantzen dabilz. Lur jausia zergaitik gertatu zan eta erantzuleak norztuk diran eskatuko dabela esan deusku Gaizka Zabartek. Zaldibarko zabortegian gauza asko txarto egin zirala ikusi da. Baimendutakoa baino hondakin gehiago batu da zabortegi horretan. Hondakin kopuru handia. Eta ingurumen arloko kalte larriez gain, larriena bi behargin hil dirala.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa