Bilbo , 2015-06-20
Euskal Herrirko Bilgune Feministak egindako topaketa batzutatik sortutako ideia da. Komunikabideetan agertzen diran adituen artean gizonezkoak nagusi zirala ikusi eta Gabiltza sortzearen ideia jaio zan.
Emakume adituak eta arituak batu gura dabez biltoki digital honetan. Norberak emon behar dau izena eta gero erregistrauta dagozan kazetari eta komunikabideek emakume horreen kontaktua eskuratzeko aukerea eukiko dabe. info@gabiltza.eus helbide elektronikora emaila bialduta emon daiteke izena.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa