Durango, 2012-10-16
Euskerearen aldeko Durangoko taldeek Guka gunea martxan ipini dabe. Euskeraz biziteko gogoa transmitidu eta euskaldunentzako eremua sortzeko asmoz sortu dabe eta, oraingoz, Durangoko San Fausto jaietan ipini daben karpara mugatuko dabe jarduna. Etorkizunean bilgune horri jarraipena emotea da asmoa. Berbaro euskera taldea, barruan Berbaro bera eta Anboto aldizkaria zein Plateruena Kafe Antzokia dituala, da Gukaren bultzatzaile bat. EHE, AEK eta Ibaizabal Ikastolea be badabilz. Berbarako saioan, Berbaroko Leihor Elorriagagaz egin dogu berba eta azalpenak emon deuskuz Gukari buruz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa