Portugalete / Alemania, 2012-09-05
HIESA sortzeko GIB birusa hedatzen dauen molekulea topau dau Alemanian ikertzen ibili dan Maier Lorizate ikertzaile bizkaitarrak. Maier Lorizate Portugaletekoa da eta EHUn HIESAri buruz tesia egin ostean 5 urtez Alemaniako laborategi baten beharrean ibili da. Hantxe birusaren hedapena gertau daiten molekulea aurkitu dabe. Maier Loizate Bizkaia Irratian izan dogu eta topau dabena kontau deusku. Maier Lorizateri hainbat sari emon deutsez. Ikertzialeak uste dau aurkikuntza honek HIESAren aurkako txertoaren ateak zabaltzen lagunduko dauela.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa