Markina, 2016-04-18
Markina-Xemeingo LEARTIKER zentro teknologikoak GAXURE izeneko produktu gastronomiko barritzailea aukeztu dau.
Gaztaia egiterakoan sortzen dan gatzura oinarri hartuta sortutako gatzur-krema hau barria, barritzailea, artisaua eta "gourmet" modura sailkatuta dago.
Gaztandegi artisauetan, gaztaia egiteko prozesuan sortzen diren gatzur litroei urtenbide egokiren bat emoteko helburuagaz orain dala 4 urte hasitako proiektuaren emaitza da GAXURE.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa