Euskal Herria, 2015-07-16
GALeko biktimen senitartekoek Auzitegi Nazionalak ebatzitakoaren kontrako helegitea aurkeztuko dabe. Jaso beharreko kalteordainak kentzeari buruzko erabagiaren aurka Gorenera, Konstituzionalera edo Estrasburgera joko dabe. Auzitegi Nazionalak GALeko biktimen senitartekoen lau kasu onartu dauz baina beste hamar kasu alboratu dauz. GALek hildako Josu Muguruza, Joxean Lasa edo Ramon Oñederraren familiek Auzitegi Nazionalari biktimak umiliatzea leporatzen deutse.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa