Bilbo, 2020-09-25
Fridays For Future kolektiboak uste dau aldaketa klimatikoagaz amaitzeko bizi dogun krisi soziala eten behar dala. Hilabeteetako etenaldiaren ostean ekologismoagaz bat egiten daben gazteek kalera urtengo dabe beste behin mundu osoko 2.500 uritan. Uri horreetariko bat Bilbon izango da eta udaletxearen aurrean arratsaldeko 18:30etan alkarretaratze bat egingo dabe gaur. Kontzentrazinorako honako leloea aukeratu dabe: krisialditik urtetako justizia klimatikoa. Aiora Arregi Fridays For Future alkarteko kideagaz honetaz berba egin dogu. Aldaketa klimatikorako burrukan pandemiak aurrerakuntzak eta atzera pausoak ekarri dauzela esan deusku Aiora Arregik. Arratsaldeko kontzentrazinoan martxan jarriko daben protokoloa be azaldu deusku Aiora Arregik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa