Bilbo, 2013-09-09
Flamenkoa hurragotik ezagutzeko UNA RIA CON DUENDE programea martxan da Bilbon. Ibaiondoko barrutian tailerrak eta kontzertuak antolatu dabez 8garren edizino honetan. Kontzertuak aurreko astean hasi ziran, baina egitarau luzea dago aurretik ondino. Adibide bat emotearren irailaren 20an iluntzeko 20:00etan Maria Cordobak eta Jose Carmonak flamenkoa holtza gainean taularauko dabe Santiago Plazan. Justo Ezenarro Bilboko udaleko kultura saileko teknikariak tailerren eta kontzertuen barri emon deusku. Datu eta hitzordu gehiagoren barri eukiteko kulturabarrutik.net webgunera jo behar dozue. Justo Ezenarroren arabera oso harrera ona daukan flamenkorako programa honek be estereotipoak apurtzeko balio dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa