Bizkaia, 2019-01-11
BFAk pinuen gaixoari aurre egiteko kupre oxidoa erabilita aire bidezko fumigazinoak egin gura dauz. Erabagi horri begira Bilboko Mediku Zientzien Akademiak pinudiak oxido kuprosoz ez fumigatzea eskatu dau. Zinetzilariek eta medikuek EAEko agintariei aire bidezko fumigazinoaren proposamena bertan behera izteko eskatu deutsie. Mediku Zientzien Akademiak gogoratu dau Europar Batasunak fumigazino hau salbuespen batzutan baino ez dauela baimentzen, beti be inguruan jenderik bizi ez dan parajeetan. Baina zer da kupre oxidoa? Zertarako balio dau? Kimikan doktorea dan Fernando Mijangosek dana argitu deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa