Euskadi, 2020-04-20
Hainbat adituren ustez erresidentzien publikotasunari buruzko eztabaidea eragile askoren lehentasuna izango da hemendik aurrera. Covid19aren pandemiak nagusien egoitzen eredua erdigunean jarri dau. Felix Arrieta Deustuko Unibersidadeko irakasleak dino, orain, egoitzak gehiago medikalizetako tentazinoa egon leitekela baina hori sahiestu behar dala. Arreta komunitarioago baten aldeko apostua egiten dau Arrietak. Deustuko Unibersidasdeko irakaslearen eretxian osasun krisi honek nagusien egoitzak lehenengo planora ekarri dauz. Felix Arrietak bere doktore tesia gizarte zerbitzuen etorkizunean oinarritu dau eta politologoa be bada. Arrietak dino nagusien egoitzetako ereduaren gaia alderdi politikoen agendara geratzeko heldu dala. Gizarte zerbitzuei buruzko aditu honen ustez erresidentzien eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku egoteak abantailak eukiko leukez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa