Bartzelona, 2017-09-29
Urriaren 1ean Katalunia osoan 2 mila hautesleku baino gehiago egongo dirala ziurtau dau Generalitatak. Felix Arrieta Zientzia Politikoetan Doktorea eta Deustuko Unibersidadeko irakaslea da. Bihar bertan Bartzelonara doa erreferendum bezperea ta eguna bera hurretik jarraitzera, baina aurretik geurean analisi bat egiteko eskatu deutsagu. Urriaren 1aren ostean Kataluniako jendartea bi eszenatokiren aurrean kokatu daitekela esan deusku. Espainiako eta Kataluniako gobernuen jarrerea oso argia izan da orain arte. Gainontzeko eragileek euki daben jarreraz berba egin deusku Felix Arrietak. Erreferendumean egongo dan parte hartzearen arabera Europak Kataluniari zelan begiratzen deutson aldatu leitekela uste dau politologo donostiarrak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa