Bilbo, 2019-02-05
Salestarren ikastxeko kasua dala eta esan deusku hori bikario nagusiak. Kasu hoentan erlijiosoen etxean izan dala, ez dala elizabarrutia, baina eliza danez danon ardurea dala. Biktimei entzun egin behar jakela, babesa emon, eta holakorik barriro gertau ez daiten neurriak hartu. Minak ez dauela preskribiduten esan deusku, betiko eroaten dala barruan, beraz preskripzino aldia luzatzea ondo ikusiko leuke. Jokabide desegokiakaitik jarduera publikotik kendu eben abadearen kasua dala-eta, gotzaitegiak bere lana egin ebala eta orain epaitegietan bere bidea daroala azaldu deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa