Bilbo, 2018-11-15
Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna Iruñeako Navarra Arena pelotalekuan izan dira gaur eguerdian, datorren domekan jokatuko daben Lau ta erdiko txapelketaren finalerako pelotak aukeratzen. Biak be konforme geratu dira otzaran aurkitutakoagaz. Altuna da gaur egungo txapelduna baina Amezketakoak Ezkurdia joten dau faboritotzat txapelketan orain arte erakutsi dauen joko bikaina ikusita. Navarra Arena goraino beteko da domekan Lau ta erdiko txapelketaren finalean.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa