Bilbo - Europa, 2014-02-19
CCOOek, UGTek, USOk eta CGTk martiaren 2rako Bilbon egingo dan Europako Goi Batzarra salatzeko manifestazinoa deitu dabe. FMI pikutara! Austericidy STOP lelopean Nazinoarteko Diru Funtseko eta Europear Banku Zentraleko kideak kontinenteko hegoaldeko biztanleen pobreziaren erantzule dirala salatuko dabe. Martiaren 2an, domekan, eguerdiko 12etan Jesusen Bihotzetik urtengo dau manifestazinoak. ELAk astelehenerako, martiaren 3rako, goi batzarra izango dan egunerako, kontzentrazinoa deitu dau. CCOOetik Unai Sordok aitortu dau ez dabela ELA edo LABegaz berba egin baina domekakoa sindikatu, alderdi eta eragile guztiei zabalik dagoan ekimena dala.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa