Basauri / Arrasate, 2013-10-21
Mila persona baino gehiagok Basaurin FAGOReko beharginen manifestazinoan hartu dabe parte. Bizkaia Irratiko unidade ibiltaria bertan izan da. Gipuzkoatik heldutako 10 autobusetan hurreratutakoak Basauriko lantegiko langileakaz batu dira. Euren aurpegietan atsekabea, amorrua eta ardurea. Etorkizuna baltz ikusten dabe. Edadedunek zein gazteek euren lanpostuak mantendu gura dabez eta FAGOReko zuzendarien erantzunkizuna eskatu dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa