Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Ezustekoa, zegaitik ez

Bilbo, 2016-04-07

Lerro Hockeyan, Metropolitanok play-offa jokatuko dau zapatu honetan, Zorrotzan (19:00). Espanya liderra izango dau aurkari. Ibai Kortabitarte jokalariak esan deuskunez, gatxa izango da baina, zegaitik ez. Ezustekoa emoteko aukerea ikusten dau. Metropolitanok lehen partidua irabazi, eta bizirik joan gura dau Mallorcara. Eskubaloian, Zuazok Valladolidera jo behar dau, Zarautzi derbia irabazi eta gero. Waterpoloan, Askartzak Tres Cantos izango dau aurkari zapatuan, Leioan (18:00). Beisbolean, barriz, hasi da denporaldia mailarik gorenean. San Inaziok Bartzelona izan dau aurkari. Partidu bitik bat irabazi dabe bilbotarrek. Ainhoa Azaola (Zuazo), Unai Azkorra (Askartza) eta Markel Mendizabal (San Inazio) izan dira gure beste konbidaduak.

 

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia