Bilbo, 2019-05-23
Ezkerraldea igoteko play-offetan dagoela esan leiteke. Barakaldok bigarren mailara igotekoa jokatuko dau. Portugaletek eta Sestaok 2.B-rakoa. Barakaldok Hercules historikoa dau aurkari. Lehen partidua, domekan (18.00), Lasesarren. Aitor Larrazabal entrenatzailean Atetik saioan esan deuskunez, eurek golik ez sartzea da helburua. Portugaletek eta Sestaok lehen partidua kanpoan jokatuko dabe, Llagosteraren eta Toledoren aurka. Ander Artabe eta Iker Murua jokalariekin egin dogu berba. Golen bat sartzen ahaleginduko dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa