Bilbo, 2012-06-02
Bilboko plaza barrian Eusko Labeleko produktuen azokea protagonista izaten ari da, domekara bitartean ateak zabalik izango da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kalidadeko nekazaritza eta arrantzako elikagaiak kontsumidu eta erosteko helburuagaz 26 saltoki eta erakus-mahai ipini dabez Plaza Barriko karpa erraldoian. Eusko Labelekoen familia 15 produktuk osotzen dabe: euskal okelea, baserriko oilaskoa, esne bildotsa, Arabako patatea, Gernikako piperra, sagardao naturala, euskal tomatea, ibarrako piparrak, euskal babarrunak, euskal letxugea, Idiazabal gaztaia, Bizkaiko txakolina, Arabako Errioxako ardaoa edota Kantauriko hegaluze zein antxoaren kontserbek. Eusko Labelek aurkeztu dauen azkeneko produktuari alfonbra gorria jarriko deutse, oliba orio birjina extrari hain zuzen be. Eusko Labeleko produktuak sortzen dabezan ekoizleek kalidadeagaz konpromezua dabela nabarmendu dau Jakes Arrizabalagak HAZIko zuzendariak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa