Euskal Herria, 2012-07-09
Euskara jendea liburuan oinarritutako produkzinoa abiatu dabe.
“Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza”, Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak produzidu dau Zenbat Gara kultur alkartearen laguntzinoagaz. Lan taldeko kidea da Mikel Arredondo eta beragaz egin dogu berba.
Euskara jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua dau abiaburu. Lan hau euskaldunon hiztun komunidadearen historiaren arlo nagusiak azaltzen saiatzen da. Iraupen ertaineko sei dokumentalek osotzen daben dibulgazinoko lan honegaz publiko zabal bati aurkeztu nahi jako euskerearen eta bere herriaren historia.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa