Bilbo , 2014-01-19
Hizkuntza desbardinetako hiztunen artean zubi lana egitea da webgune barriaren helburua. Euskeratik beste 35 hizkuntzarara eta alderantziz oinarrizko hiztegiak eskeintzen dauz.
Bakoitzak bere hizkuntzeari uko egin barik euskerea danon arteko lotura eta komunikazino hizkuntza izatea da asmoa. www.hiztegitxoak.eu web orrialdetik deskargau daitekez hiztegitxoak. Momentuz 35 hizkuntza batu dabez baina aurrerantzean zerrendea luzatzeko asmoa daukie. Bakoitzak bere ekarpenak egin eta hizkuntza barriak be proposatu leikez. Euskaltzaleen Topagunetik Mikel Ozaitak azaldu deuskunez, prest dagoz jentearen proposamenei aurre egiteko.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa