Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Albistegiak

Euskalteleko beharginak huelgan dagoz

Derio, 2013-12-16

ELA eta CCOO sindikatuek Euskaltel enpresa desagertzeko arriskuaz ohartarazo dabe. Sistemen unidadea esternalizatzearen ondorioz Euskaleteleko 40 behargin kalean geratuko dira eta aurrerantzean 200dik gora be lan barik lotu daitekezala aurreratu dabe ELAk eta CCOOek. Euskaleteko 550 langileak huelga egitera deitu dabez. Greba egunak gaur, bihar eta etzi izango dira. Euskaltel enpresea be desagertu daitekela azaldu dabe. Ibai Cabrero ELA sindikatuko kideak azalpen guztiak emon deuskuz. Euskaltelen %48,2 une honetan nazinoarteko inbertsino fondo bik kontroletan dabe, gainontzeko %52 Iberdrola eta Kutxabanken esku dago. Kutxabankek orain Euskaltelen daukan kapitalaren desinbertsinoa egingo dau eta hori enpresarentzat oso kaltegarria izango da. Euskaltelek 48 milioi euroko irabaziak euki arren eta merkadu kuota oso onagaz ibili arren urte bi baino arinago enpresea desagertzeko arriskuan ei dago sindikatuen arabera. Kutxabanki Euskaltelen inbertidutako kapitala handik ataratea leporatu eta Jaurlaritzari inplikazinoa eskatu deutse.
 

Ibai Cabrero

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia