Mundua, 2013-12-19
Garapenerako GKE-ek pobreziaren erantzule nagusiak identifiketako kanpainea abiatu dabe. Planeta osoko jende guztia Euskadin bizi garen moduan biziko balitz, munduko biztanleen beharrak asetzeko 3 planeta beharko litzatekez. Munduan 1.300 milioitik gora personek egunean euro bat baino gitxiagogaz bizi diran bitartean Espainiako gobernuak 2009an egunean 51 milioi euro gastau ebazan inbertsino militarretan. 84 erakundez osotutako Euskadiko Garapenerako GKEen koordinakundeak egoerea jasanezina dala esan dau. Eneko Calle koordinakundeko kidearen arabera herrialde txirotuetako emakumeek janarien %70 ekoitzen dabe baina lurraren ren jaube baino ez dira. Euskadin, gizarte bazterketea jasateko arriskuan dagozan persona guztien artean %82 emakumeak dirala be esan dabe GKE-ek. Iniciativaquienesquien.org webgunean kanpainari buruzko informazino zabal topauko dozue.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa