Bilbo, 2012-08-22
Ume eta Gazte literatura Biltzarra da eta Londresen egingo dabe egunotan. Galtzagorri alkarteak "Paperean hegan" ikuskizuna prestau dau barikurako, Etxepare Euskal Institutuaren eta OEPLI, Haur eta Gazte liburuen Espainiako erakundearen laguntzeagaz. Ordubeteko ikuskizunaren gidoia Patxi Zubizarretak egin dau eta ahotsa be jarriko dau. Beragaz batera egongo dira Maddi Ohenart (kantuan), Joserra Senperena (musikea), Jokin Mitxelena (ilustrazinoak), Gma Arrugaeta (irudiak), Idoia Noble (interpretaria).
Testuak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanieraz irakurriko ditue. Kongresuaren aurtengo gaia "Mogimenduak eta migrazinoak" da eta gai horregaz bat datorren ikuskizuna prestau dabe. Ikuskizuna Londresen nobedosoa izango dala uste dau Patxi Zubizarretak
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa