Bilbo, 2012-09-25
Joaquín Sorolla margolari valentziarrak Euskal Herrian euskal gaiei buruz margotutako lanak Bilboko Arte Ederretako Museoan dagoz ikusgai. Joaquín Sorolla Valentzian jaio zan 1863an eta Madrilen hilko zan 1923an. New York-eko Spanish Society erakundeak enkargu potolo bat egin eutsan bere sasoian eta iberiar penintsulako hainbat lurraldetako errealidadea margoen bitartez isladatzeko eskatu eutsan. On dala hiru-lau urte Bilboko Arte Ederretako museoak gai horren harira oso arrakastatsua izan zan erakusketa egin eban, milaka ta milaka pertsonek bisitau ebena. Orain Euskal Herriko ohitura eta paisaiei buruzko gela berezia aurkeztu dabe. Areto monografikoa da eta zelan topau geinken museoko komunikazino arduradunak azaldu deusku, Maria Amezaga da bera. Sorollaren 22 margo gordailuan jaso dauz museoak eta 3 urtez ikusgai egongo dira. Lehen aitatutako aretoan horreetatik zazpi jarri dabez, Sorollak Leketion, Zarautzen, Donostian edota Erronkarik margotutakoak. Joaquín Sorolla 1889an ezagutu eban Euskal Herria, Erromako euskal artisten kolonia ugarigaz batu eta gero Parisen egun batzutan atsedena hartu eban eta gero Lapurdiko, Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldera etorri zan baina baita Nafarroako barrualdera be. Zarautzeko Sardinak Erretzen, Zarautzeko Mozkorra edota Lekeitioko Sagardao edaleagaz batera Erronkariko margoa be ikusgai dago Arte Ederren Museoan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa