Euskal Herria - Palestina, 2014-02-04
GKE biren laguntzeagaz euskal kultura, kirol, eta hezkuntzako kide batzuk alkartasun brigadea hasi dabe Palestinan. Biladi alkarteak eta “Bakea eta Duintasuna” GKE-ak antolatutako bidaia honetan Xabi Aburruzaga musikaria, Miren Amuriza bertsolaria, Lander Arbelaitz ARGIA aldizkariko kazetaria, Markinako Jose Pablo Arriaga eskulturgilea edota Xabier Susperregi irakaslea parte hartzen dabilz. Eneko Calle, “Bakea eta Duintasuna” GKEeko ordezkariak bidaiaren barri emon deusku. Zapatuan urten eben Zisjordaniara eta datorren domekan itzuliko dira. Bidaia honetan Jerusalemen, Ramalan, Belenen, Hebronen, Nablusen edota Qalqilyan egongo dira hango ordezkariakaz makina bat batzar eukiten.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa