Mendexa, 2020-08-24
Kanping barruko edukierea %70era murriztu dabe kostaldeko kanping askok. Helburua amankomuneko zonaldeak handitzea izan da eta horretarako edukierea mugatu behar izan dabe. Berbarako Mendexako LEAGI kanpingean horrela jokatu dabe. Aurton ez dabe aurreko urteetan joaten jakezan ingelesen, frantziarren edo holandarren bisitarik ia euki. Euskal herritarrak, ordea, franko joan dira. Kanpingera joandako gehienak bizkaitarrak eta gizpuzkoarrak izan dira. Euskadiko kanpingetan okupazino tasarik altuena bungalowek euki dabe eta Mendexako kanpingean be igerri dabe. Alaine Gerrikabeitia LEAGI kanpingeko arduradunagaz egon gara horretaz berbetan. Kanpingean uda honetan hainbat segurtasun neurri hartu behar izan dabezala azaldu deusku Alaine Gerrikabeitiak. Dana ondo badoa LEAGI kanpinga zemendiaren 1era arte egongo da zabalik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa