Bizkaia, 2015-04-08
Euskal dantza talde queer bat sortuko dabe, gizonaren eta emakumearen rolak aztertzeko eta moldatzeko. Ibai Fresnedo Kitzikaneko kidea dago egitasmoaren atzean. Fresnedok 18 urte daroa dantza arloan. Gustora ei dabil, dantzea bere bizitzako zutaberik garrantzitsuenetarikoa bihurtu jakola dino. Baina gizonak dantzan daukazan roletan ez ei da sentitzen gustora. Horrexegaitik erabagi dau dantza talde queer bat sortzea. Mogimentu feministetara eta sexu askapeneko mogimentuetara jo dau, eta egitasmoa martxan da. Tradizioak eta ereduak aldatzeko bidea hastea da helburua. Dino Fresnedok, fandangoagaz eta arin-arinagaz nahikoa izango dala lehenengo, eta gero ikusi egin beharko dala.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa