Uganda, 2019-01-28
Alkarte honek hiru urte daroaz hezkuntzeagaz lotutako nazinoarteko lankidetza-proiektuak sortzen. Kasu honetan GKEko urduliztar eta berangoztar bat Ugandako Jinja eskualdeko herri txiki bateko komunidade bati laguntzen dabilz. Etxe piloto bat egiten dagoz etorkizunean eskola bat eregiteko helburuagaz. Eguzki panelak jarriko dabez eta era berean hoditeria sistema barri bat ezarri. Dana ondo badoa 50 etxe txiki eregi gurako leukiez. Euskal Trenbideetako Langileak GKEko kidea dan Eñaut Aizpuruagaz berba egin dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa