Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Euskal Herriko lau aizkolari eta lau harrijasotzaile lehian bost herri kiroletan

Bilbo, 2019-03-29

 Euskal Herriko lau aizkolari eta lau harrijasotzaile nor baino nor lehiatuko dira bikoteka bost herri kiroletan. Aitzol Atutxa-Inhar Urruzuno, Mikel Larrañaga-Xabier Peña, Arria V-Jokin Eizmendi eta Xabier Zaldua-Izeta III.a bikoteek lan gogorra egin beharko dabe. Hasteko, 100 jasoaldi 100 kiloko zilindro barriari eta 45 ontzako 12 enbor ebagi. Horren ostean, 12 untze egin beharko ditue esku bakotxean 50 kiloko txingak hartuta. Azken txanpan, bikote bakotxak 150 jasoaldi emon beharko deutsoz 18 kiloko ingudeari eta azkenik, trontza hartu eta 10 ebagiketa egin beharko deutsoe 45 ontzako enborrari. Lan gogorra ezelango zalantza barik. Ez dago faborito garbirik, inoiz ez da-eta honelako lehiarik jokatu. Lehen finalaurrekoa Maruri-Jataben jokatuko da apirilaren 6an eta bertan Larrañaga-Peña eta Arria V-Ezimendi bikoteak lehiatuko dira. Bigarrengo finalaurrekoa Gatikan jokatuko da apirilaren 13an eta bertan Atutxa-Urruzuno eta Zaldua-Izeta III.a izango dira nor baino nor. Final nagusia Bilboko Bizkaia pelotalekuan jokatuko da maitzaren 1ean eguerdiko 12.00etan

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia