Bilbo, 2018-06-18
2012. urtetik unibersidadeak genero indarkeriaren aurkako neurriak eta protokolo antzeko bat onartuta eukazan. Orain baina, hobetu eta arau bihurtu dabe.
Besteak beste, batzorde barri bat sortu dabe. Bertan zerbitzu medikuak, arreta psikologikorako zerbitzua, segurtasunekoa eta bardintasun zuzendaritzea koordinatzen dira.
Protokolo barriak batzen dauan barrikuntza handienetako bat da ez dala beharrezkoa epaitegietan aurretik salaketarik egotea.
Bestalde, espazio fisikoa eta birtuala bereizten dauz protokoloak eta indarkeria ez da zertan bikotearen edo bikote izandakoen artekoa izan behar.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa